Friday, September 22, 2006

Artelekun abiapuntu

Artelekun egon nintzen atzo, Aktitude 2.0 batekin baina... kronikalariak esaten duena ez nuen berdin ikusi. Hau da, jende ugari baino, gutxitxo egon ginela uste dut nik.
Baliteke... jende gutxi jakitun egotea, edo lekua urrun gertatzea, edo oraindik oporren usaia Kontxan hartu nahi izatea, lagun batek baino gehiagok aitortu zidatenez.
Baina Euskal Herritar 2.0 gutxi egon ginela pentsatzen dut nik.
Nire arloari begira uste dut hezkuntza mundutik joandakoak... lau katu baino ez ginela izan. Eta zer esanik ez, Gotzon Egiaren esanak betetzen genituela: mundu errealean erabiltzen den "media" baino txarragoak ez ginen bertan geundenak.

Hala ere zenbait ideia eta erronka etorri zitzaikidan burura: besteak beste abiapuntua izatea.
Patxik esan bezala, atzokoa gauza itxi bat baino, abiapuntu bat izan dadila nahi nuke. Luistxok argi utzi zuen ez dela lehen aldia izan Internet eta euskararen gaia aztertu denik.
Baina baliteke Web 2.0a sortu denetik, edo hobeto esan internetzale askoren odoletan sartu denetik lehen aukera izan dela sare soziala zabaltzeko. Eta lehena ezbada izan, bigarrena!
Joseba Kamiorekin bat eginez, esango nuke garrantzitsuena zera dela: AKTITUDE 2.0 bat izatea.
Nire ustez, abiapuntu hau garrantzitsua da: metatu ditzagun indarrak eta proposamenak. Gorkaren tresna ikusiz eta RSSren kontzeptua harturik, agregatu ditzagun gure asmoak, bildu ideiak eta... segi aurrera!

No comments: